Karmele Jaio, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2009ko azaroaren 10a

Karmele Jaio idazleak Musika Airean liburua aurkeztuko du azaroaren 12an, Hori Bai Larrabetzuko gaztetxean. Ekitaldia “Literaturaz Berbetan” ekimenaren barruan egingo da eta iluntzeko 8etan izango da. “Literaturaz Berbetan” Arrekikili Larrabetzuko euskara elkartearen antolatutako ekimena da eta laguntza jaso du Hori Bai gaztetxetik eta Udaletik.