Bizkargi 1937 ekimenak eta Larrabetzuko Arrekikili euskara elkarteak Burdinazko gerrikoari buruzko kultur astea antolatu dute. Gaurtik ekainaren 16ra bitartean ekitaldi sorta zabala izango da urian.
Ekainaren 1ean, barikua
Erakusketa denda eta tabernetan: Burdinazko Gerrikoaren 1937ko eta gaur egungo argazkiak. Jose Migel Jauregiren eskutik.
20:00: Gerra garaiko eta faxismoaren aurkako erresistentziako kanten entzunaldia, Hori Bai gaztetxean. Iñaki Berazategiren eskutik.
Ekainaren 8an, barikua
20:00: “1936-1937 Guda Euskadin†erakusketaren inaugurazioa Anguleri Kultur Etxeko beheko solairuan. Erakusketa ekainaren 17ra egongo da zabalik.
Hitzaldia, Patxi Vargas historiagilearen eskutik.
Ekainaren 9an, zapatua
20:00: Caudillo filma, Anguleri Kultur Etxeko beheko aretoan.
Ekainaren 10ean, domeka
10:00: Ibilaldia, Burdinazko Gerrikoaren hondakinak ikusteko. Aitor Miñambres historiagilea eta Santxo de Beurko Elkartearen partaideren eskutik.
Ekainaren 14an, eguena
20:00: Zelan egin genuen Agur Intxorta Maite hitzaldi-kontzertua, Anguleri Kultur Etxean. Koldo Izagirre idazle eta Joseba Tapia musikariaren eskutik.
Ekainaren 15ean, barikua
20:00: Ezkaba. Francoren kartzeletatik egindako ihesaldi handia, San Cristóbal gotorleku ihesaldiari buruzko dokumentala, Anguleri Kultur Etxean. Iñaki Alforja filmaren zuzendariak aurkeztuta.
Ekainaren 16a, zapatua
20:00: Kontzertua, guda garaiko kantak plazan. Euskal Gudaroste Orkestra eta Abesbatzaren gudari eta miliziarren eskutik.