Agur ikasturteari

Aikor aldizkaria 2010ko mai. 14a, 14:39

Argazkiak: Txinpasmendi gurasoen elkartea

Ekainaren 18tik 20ra bitartean, ekitaldi sorta zabala egongo da Larrabetzun, Txinpasmendi gurasoen elkarteak antolatua. Ikasturteari agur esateko, besteak beste, antzezlanak, txapelketak, erakustaldiak, kantaldiak eta tailerrak antolatu dituzte. Ekitaldietan eskolako umeak ez ezik horien gurasoak eta herritarrak ere izango dira protagonistak. Ekainaren 18an, barikuan 17:00: Antzezlana, ikasleen eskutik. Eskolako gimnasioan. 18:00: Txapa gaineko Primi Txapelketa. Eskupilota eta Pala. Neska zein mutilentzat. Frontoian. Izena ematea, 30 minutu lehenago. Ekainaren 19an, zapatuan 11:00: Buruhandiak eta txistulariak. 11:30: Gimnasia erritmikoaren erakustaldia, ikasleen eskutik. Frontoian. 12:00: Taekwondoren erakustaldia, ikasleen eskutik. Frontoian. 12:30: Euskal dantzen agerraldia, ikasleen eskutik. Herriko plazan. 13:00: Eskolako Jaiaren abestiak, herriko plazan. 13:30: Sokatira Lehiaketa, gurasoen artean. Herriko plazan. 14:00: Txikientzako bazkaria, eskolako jantokian. 14:45: Nagusientzako bazkaria, eskolako jantokian. 15:00: Aurpegia margotu eta bestelako tailerrak, eskolako patioan. 15:30: Karaokea, eskolako patioan. 16:30: Tor magoaren emanaldia, eskolako patioan. 17:30: Merienda, eskolako patioan. 17:45: Arku-tiroa, eskolako patioan. 18:15: Jolasak, eskolako patioan. Ekainaren 20an, domekan 10:00: “Eskolatik Larrabetzura” oinezko azken irteera: Eleizalde-Gaztelumendi-Eleizalde GR-280tik.