‘One Wall’ Txapelketa, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 15a, 18:31

Urriaren 12an, barikuz, II. Euskal Herriko ‘One Wall’ Irekia izan zen Larrabetzuko frontoian, Euskadiko Pilota Federazioak eta Xaker Kirol Zerbitzuak antolatuta. ‘One Wall’ Irlandan jokatzen den pilota-modalitatea da. Jokalariek fronteniseko pilotaren antzeko bat erabiltzen dute eta frontisean baino ez dira aritzen. Txapelketan 50 lagunek parte hartu zuten eta partidak goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte luzatu ziren. Egoitz Amantegi Gizonezko Eskuz Banakakoan gailendu zen eta Patricia Espinarrek Emakumezko Eskuz Banakakoa irabazi zuen. Eskuz Binakakoan irabazleak hauek izan ziren: Amantegi eta Lier Gandiaga, gizonezko kategorian, eta Espinar eta Gaxi Gallastegi, emakumezko kategorian. Irabazleek Munduko ‘One Wall’ Txapelketa jokatuko dute Azkoitian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).