Larrabetzuko Literatura Eskolak ikasturte berriari ekin eta hitzaldi sorta zabala antolatu du urritik ekainera bitartean. Literaturazaleak hilabetean behin batuko dira eta horretarako, Euskal Herriko hainbat toki hartu dute bilgunetzat. Izan ere, hasiera batean Eskolak Larrabetzun egoitza bazuen ere, ekimena beste herri batzuetara zabaltzea erabaki zuten iaz. Hitzaldiak larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara, izango dira. Urte osorako zein saio baterako matrikulak 10 € balio du eta izen-ematea www.literaturaeskola.org gunean egin daiteke.
Urriaren 27an, Larrabetzun
Gaia: Gure imaginarioa kantagintzaren bitartez eraikitzen
Hizlariak: Iñigo Aranbarri eta Anari
Azaroaren 17an, Gasteizen
Gaia: XX. mendeko euskal poesia: 1960-2000
Hizlaria: Jon Benito
Abenduaren 15ean, Bilbon
Gaia: Raymond Carver
Hizlaria: Harkaitz Cano
Urtarrilaren 26an, Donostian
Gaia: Xabier Montoia eta hiria
Hizlaria: Ibon Egaña
Otsailaren 16an, Hernanin
Gaia: Belaunaldi galdua: Hemingway, Scott Fitzerald, Dos Passos
Hizlaria: Joxemari Iturralde
Martxoaren 15ean, Iruñean
Gaia: Literatura gizartean ispilu. Italia, 1945-2000
Hizlaria: Jon Alonso
Apirilaren 19an, Oreretan
Gaia: Euskal literaturaren kritikaz
Hizlaria: Mikel Ayerbe
Maiatzaren 10ean, Baionan
Gaia: Antton Lukuren antzerkigintza
Hizlaria: Mattin Irigoien
Ekainaren 14an, Larrabetzun
Gaia: Rimbaud eta Verlaine
Hizlaria: Edorta Jimenez