Kukubiltxo Quitora joango da <i>Haritzaren azalera zehatza</i>ren bila

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 19a, 15:29

Kukubiltxo Larrabetzuko antzerki taldeak erronka berri bati aurre egin beharko dio, izan ere, Haritzaren azalera zehatza obra lantzen dabiltza eta hori ikusle nagusiei zuzendutako lana da. Antzezlana Zornotza Aretoarekin koprodukzioan egingo dute eta Aristides Vargas Ekuatoreko Malayerba antzerki taldearen zuzendari argentinarrak zuzenduko du. Haritzaren azalera zehatza obra sormen fasearen bukaeran dago eta, birritan zuzendari eta autorearekin Zornotzan lan egin ondoren, Quitora joango dira urriaren 22tik azaroaren 6ra arte. Malayerba taldeko egoitzan sormen-lana bukatuko dute talde amerikarraren laguntzarekin eta horren zuzendariaren gidaritzapean. Obra Euskal Herrian ekoiztuko dute eta 2008ko otsailaren 29an estreinatuko da Zornotza Aretoan, aurretik Aristides Vargas eta Charo Francésekin amaierako lanak burutu ondoren. Fran Lasuenek musika jarriko ditu antzezlanari eta Rosalinda Incardona irudigileak ikuskizunaren plastikaren ardura edukiko du. Argiztapen diseinuak Javi Ullarenak izango dira, eta eszenografiak zein atrezzoa eta animatu beharreko objetuak Kukubiltxoko tailerrean burutuko dituzte, Javi Obregón eta Conchi Maoñoren gidaritzapean. Kukubiltxo antzerki taldeak 30 urte bete ditu aurten.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).