Kamaradak sarea aurkeztuko dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 13a, 10:21

Kamaradak gazte internazionalisten sarea da eta duela gutxi jarri dute abian. Proiektuak internazionalismoa gazteen egunerokotasunean txertatzea du helburu. Kamaradak sarea hainbat herritan aurkeztuko dute barikutik aurrera eta Larrabetzun azaroaren 25ean, domekaz, egingo dute. Aurkezpena arratsaldeko 6etan izango da Hori Bai gaztetxean.