Bihotz Bakartien Klubak ‘Katamalo’ aurkeztuko du Durangon

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 4a, 14:16

Larrabetzuko Bihotz Bakartien Klubak Katamalo lanaren liburua eta diskoa aurkeztuko ditu Durangoko Azokan. Aurkezpena barikuan egingo dute arratsaldeko 8:30ean San Agustin Aretoan. Katamalo Gotzon Barandiaranek idatzitako olerkietan oinarritutako musika ikuskizuna da. Zuzeneko ikuskizunetan eskaintzen dituzten abestietatik zazpi estudioan grabatu, eta CD batean batu dituzte. Diskoa GOR diskoetxeak kaleratu du. Beste alde batetik, Barandiaranen olerkiak Katamalo liburuan argitaratu ditu Susa argitaletxeak. Jose Luis Otamendi Larrabetzukoekin batera arituko da aurkezpen egunean. Azpeitiko idazleak Erlojuen mekanika liburuko poemak irakurriko ditu. Horrezaz gainera, beste gonbidatu batzuk ere izango dira bertan.