Izarra, Azurmendirentzat

Aikor aldizkaria 2007ko abenduaren 12a

Michelin gidak izar bat eman dio Larrabetzuko Azurmendi jatetxeari. Eneko Atxa Azurmendi jatetxearen buru da eta izar horrek gazteak urte bian egindako lana saritzen du. Atxa autore-sukaldaritzako etorkizuneko sukaldarietarikoa da.