Fano atxilotu dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2008ko ots. 4a, 16:32

Espainiako poliziak Unai Fano atxilotu du gaur goizean Larrabetzun, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailaren aginduz. Fano ezker abertzalearen talde negoziatzaileko kidea zen. Poliziak Pernando Barrena eta Patxi Urrutia Batasuneko buruzagiak ere atxilotu ditu. Garzonek erakunde terroristako kide izatea leporatu die “delitua errepikatzeagatik”, Batasuna legez kanpo egon arren, horren izenean aritu direlako. Hiru atxilotuek Loiolako prozesuaren gaineko hitzaldian hartu zuten parte joan den larunbatean Iruñean.