Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Pernando Barrena, Patxi Urrutia eta Unai Fano atxilotzeko agindua eman zuen atzo. Espainiako poliziak Barrena eta Urrutia atxilotu zituen Iruñean. Beste alde batetik, Fano Larrabetzun atxilotu zutelako albistea zabaldu zen eta guk ere hala jaso genuen. Hala ere, geroago jakinarazi zenez, informazio hori ez zen zuzena. Poliziak uriko etxe batera joan ziren Fanoren bila, baina han ez zuten aurkitu. Poliziaren presentzia nabaria izan zen egun osoan Larrabetzun.