Larrabetzuko Udalak umeei zein helduei zuzendutako zenbait ekintza antolatu ditu martxoan Emakumearen Egunaren inguruan. Martxoaren 3tik 14ra bitartean “Emakumea Lanean†argazki erakusketa izango da Anguleri Kultura Etxean, eta martxoaren 8an, zapatuz, Lakrikun antzerki taldeak Greban gaude lana antzeztuko dute arratsaldeko 6etan. Ostean, kopaua eskainiko da. Beste alde batetik, martxoaren 3tik 7ra bitartean umeek Emakumearen Egunari lotutako ekintzak jorratzeko aukera izango dute ludotekan. Azkenik, Urrun erreinua txotxongilo lana aurkeztuko dute martxoaren 7an, 17:30ean, Kultura Etxean.