Apirilean Liburuaren Eguna izango da, eta Larrabetzuko liburutegiko arduradunek hainbat ekitaldi antolatu dute data horren inguruan. Horrela, apirilaren 23tik 28ra bitartean sormenezko idazmenaren tailerra egingo dute, eta eskolako umeek liburutegia bisitatuko dute hilaren 22an eta 23an. Lau eta zazpi urte bitarteko umeek liburu bat egiteko prozesua ezagutzeko aukera izango dute “Liburuetako iratxoa†ekimenaren bitartez, eta zortzi eta 11 urte bitartekoek liburutegiaren antolamenduaren gaineko ariketa praktikoak egingo dituzte.
Beste alde batetik, apirilaren 25ean, “Ipuinekin jolasean†ekitaldia antolatu dute arratsaldeko 17:30ean. Ekitaldi horrek ipuinen aspektu ludikoa zein didaktiko azpimarratzea du helburu. Hilaren zehar liburu erabilien azoka ere izango da, eta zozketa egingo dute liburutegira hurbildu eta liburuak hartzen dituztenen artean.