Amarika Frontis enpresako kirol-ekitaldien arduraduna izango da

Aikor aldizkaria 2008ko mar. 18a, 09:00

Iker Amarika Larrabetzuko aurrelaria kirol-ekitaldien arduradun ibiliko da Frontis enpresan. Gazteak pilota jaialdiak antolatuko ditu hemendik aurrera, eta behar horrek denbora kenduko dio jaialdiotan parte hartu ahal izateko. Hala ere, pilota utziko ez duela ziurtatu digu, eta udako partiduetan arituko dela lehian. Amarikak azaldu duen moduan, hartutako erabakia sakonki aztertu du, pilotan urteak eman ahal izateko aukera ona da-eta.