Ipar Uribeko bertsolari txapelketaren kanporaketa, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2008ko apirilaren 14a

Maiatzaren 17an, zapatuz, Ipar Uribeko bertsolari txapelketako finala izango da Areetako Andres Isasi musika eskolan. Finala baino lehen hiru kanporaketa egingo dituzte: lehenengoa, apirilaren 18an Sopelako ikastolan; bigarrena, apirilaren 25ean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean; eta hirugarrena, maiatzaren 9an Fikako Herriko txokoan. Larrabetzuko kanporaketan bertsolari hauek hartuko dute parte: Itxaso Paya, Peru Vidal, Beñat Vidal, Arrate Illaro, Unai Larrazabal, Maialen Berekoetxe, Ekain Landa ‘Txispain’ eta Alberto De Abajo ‘Zoro’.