Maiatzaren 4an, domekaz, Bizkargi Eguna ospatuko da. Egun osoan zehar hainbat ekintza egongo dira mendi tontorrean: trikitilariak, jai-giroa, txosnak... Eguerdiko 13:00etan ekitaldia politikoa izango da, eta omenaldia ere egingo diete preso ohiei. Ekitaldian txalapartariek eta bertsolariek hartuko dute parte.
Beste alde batetik, arratsaldeko 19:30ean manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo dituzte Larrabetzun. Horren ostean, erromeria egongo da Haitzama taldearen eskutik.