Arrekikili Larrabetzuko euskara elkarteak “Gureak kantetan†kontzertu saila antolatu du Topagunea euskara elkarteen federazioarekin batera. Sail horretako musika emanaldi guztiak ekainean izango dira.
Ekainaren 6an, Pettik kantatuko du gaueko 10etatik aurrera Anguleri kultura etxearen aurreko anfiteatroan. Jone abeslari gaztearen ekitaldia ekainaren 15ean izango da, iluntzeko 8etan, Hori Bai gaztetxean. Maixak ekainaren 20an emango du kontzertua gaueko 10etik aurrera Anguleriko anfiteatroan. Txuma Murugarrenek amaiera emango dio kontzertu sailari ekainaren 26an, iluntzeko 8etan, Hori Bai gaztetxean.
Aipatu dugun moduan, Petti eta Maixaren kontzertuak Kultura Etxearen aurreko anfiteatroan egitekoak dira, baina euria bada, eraikinaren barruan egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Literaturaz berbetan
Beste alde batetik, hitzaldi bi antolatu ditu Arrekikilik “Literaturaz berbetan†jardueraren barruan. Iñigo Aranbarrik Zulo bat uretan eleberria aurkeztuko du maiatzaren 28an, iluntzeko 8etan, Angulerin. Castillo Suarezek Souvenir poema liburuari buruzko berbaldia egingo du ekainaren 19an, arrastiko 8etan; azken hitzaldi hori ere Angulerin izango da.