Doctor Deseo taldeak musika jarriko deutso Larrabetzuko Gazte Egunari

Aikor aldizkaria 2008ko uzt. 14a, 14:52

Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak jai-egitarau oparoa antolatu dau Gazte Eguna dala-eta. Abuztuaren 2an egingo dira ekitaldiak aurten, eta urtero legez musika izango dogu protagonista. Izan be, Doctor Deseo taldea entzuteko aukerea egongo da, eta bilbotarrekaz batera, No relax eta Esne beltza be arituko dira. Beste alde batetik, murala eta herri-bazkaria egingo dabez goizean, eta arratsaldean aipatzekoak dira gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak. Gau osoan zehar dj batzuek jaia girotuko dabe Hori Bai gaztetxean. Uztailaren 31 be jai eguna izango da Larrabetzun. Txistulariek kalejira egingo dabe uritik goizean, eta eguerdian herri-bazkaria egongo da. Basajaun taldeak erromeria eskainiko dau San Inazio egunaren gauean. Jai-egitaraua San Inazio (Uztailaren 31an): - Goizean: txistulariak - Eguerdien: herri-bazkaria (Txartelak Larrabetzuko tabernetan salgai) - Gauean: erromeria Basajaun taldeagaz Gazte Eguna (Abuztuaren 2an): 12:00: murala Eguerdian: bazkaria 18:00: gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak 20:00: kalejira eta ekitaldia 24:00: kontzertuak: No relax, Doctor Deseo eta Esne Beltza Gau osoan zehar dj-ak, Hori Baien