Umeentzako lehenengo eleberria plazaratu du Toti Martinez de Lezeak

Aikor aldizkaria 2008ko uzt. 21a, 10:17
Nur eta irlandar gnomoa du izena Toti Martinez de Lezeak argitaratu duen azken eleberriak (Erein). Larrabetzun bizi den idazleak Erdi Aroa alde batera utzi, eta umeentzako istorio bat kaleratu du lehen aldiz. “Aldaketa erraza izan da”, Totiren esanetan, “ez dudalako dokumentaziorik behar izan”. Eleberrian kontatzen diren gertaerek Totiren eguneroko bizitza hartzen dute oinarritzat. Larrabetzun bertan jazotzen dira eta protagonistari ilobaren izena jarri dio idazleak. Azaldu digunez, merkatuan badira irudiz betetako haur liburuak, baina nekez topatzen dira umeentzako eleberriak. Horregatik kaleratu du Totik Nur eta irlandar gnomoa. Eleberria gaztelaniaz idatzi du, baina euskarazko bertsioarekin batera atera dute merkatura. Liburuak hasiera emango dio bilduma bati, eta datorren urterako beste eleberri bat jarriko da salgai, Totik esandakoaren arabera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).