Basara auzoko saneamendu-proiektuaren hirugarren faseko beharrak laster hasiko dira Larrabetzun. Beharren ondorioz, Uribaso eta Emanuene baserriak lotu egingo dira uriko kolektore nagusira, eta egitasmoa amaitutzat emango da. Udalak 121.000 euro inbertituko ditu beharretan.
Beste alde batetik, aterpea be egingo dabe eskolan. Atsedenaldia frontoian emon behar dabe ikasleek euria danean, eta aterpeak gabezi hori beteko dau. Aterpea saskibaloiko zelaian egingo da, eta uriko umeek eta gaztetxoek eskolako ordutegitik kanpo be erabili ahalko dabe. Beharrak martirako amaituta egongo direlakoan dago Udala. Proiektuan 222.113 euroko inbertsioa egingo da: Eusko Jaurlaritzak diruaren %40 jarriko dau; eta gainontzekoa, Udalak.