Gaixotasuna luze eta nekezaren ostean, irailaren 13an zendu zan Josu Loroño Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren sortzailea. Loroño 1929. urtean jaio zan Larrabetzun, eta piano eta armonia ikasketak egin zituen Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Akordeoi Orkestra Sinfonikoa 1963. urtean sortu, eta bakarlarientzako obra sorta zabala egokitu eban instrumentu horretara. Bere ibilbide artistikoa dela-eta, hainbat erakunde omendu dute Josu Loroño maisua: Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, euren artean.