Talde dinamizatzaile batek uritarren eritxia jasoko dau

Aikor aldizkaria 2008ko ira. 24a, 14:40

Larrabetzuko Udala Hirigintzako Plan Orokorra berraztertzen dabil eta hasierako onespena emon baino lehen, ezinbestekoa dau uritarren eritxia jakitea. Horretarako, talde dinamizatzaile bat kontratatu dau. Taldeak 300 inkestatik gora egingo ditu etxerik etxe, eta herriko alkarte eta taldeakaz batu be egingo da. Taldeak sexu eta adinaren arabera osatuko dira, besteak beste. Mahai gainean jarriko diren gaiak honeek izango dira: uritarrek zelango Larrabetzu gura daben etorkizunean, zelango etxeak, zelango komunikabideak... Eritxiak batu eta Hirigintzako Plan Orokorrean sartuko dira.