Bertsolari Txapelketaren kanporaketa Larrabetzun egingo dute azaroan

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 9a, 11:21

Urriaren 12an hasiera emango zaio Bizkaiko Bertsolari Txapelketari. Finala BEC erakustazokan egingo da abenduaren 20an, eta aurretik bost kanporaketa eta hiru finalaurreko izango dira. Kanporaketa bat Larrabetzuko frontoian egingo dute azaroaren 2an, arratsaldeko 5:30ean. Bertan bertsolari hauek arituko dira: Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Miren Amuriza, Jone Uria, Arkaitz Zipitria eta Lander Ibarluzea. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 36 lagunek hartuko dute parte; Etxahun Lekue, euren artean. Larrabetzuko bertsolaria zuzenean pasatuko da finalaurrekoetara. Igor Elortza eta Unai Iturriaga ere zango dira txapelketan. Aurreko edizioan bezala, zaleek txapelketari buruzko datuak www.botasarean.biz webgunean topatuko dituzte, eta han ere saioen sailkapenak, argazkiak eta bideoak izango dituzte ikusgai. Beste alde batetik, hiru modu daude finalerako sarrerak erosteko: kanporaketa eta finalaurrekoetako leihatilatan; BBKren orotariko kutxazainetan edo 944310310 telefono zenbakian; eta www.botasarean.biz webgunearen bitartez.