Baserritar janzteko deia zabaldu dute Larrabetzuko produktuen azokaren antolatzaileek

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 13a, 10:12

Urriaren 18an, zapatuz, Larrabetzuko produktuen azoka egingo da, Arrekikili euskara elkarteak antolatuta. Goizeko 11tik aurrera urian ekoiztutako produktuak jarriko dituzte salgai, eta taloak ere egingo dira. Era berean, produktuz betetako otzara bat zozketatuko dute. Arratsaldeko 6etan aizkora erakustaldia egongo da eta bertan Larrabe, Lekue, Oregi eta Flores aizkolariek hartuko dute parte. Horren ostean bertso poteori ekingo diote Andoni Egaña, Jone Uria eta Ekaitz Larrazabalen eskutik. Eguna kantuka amaituko dute herriko musikariekin batera. Larrabetzuko produktuen azoka hamar aldiz egingo dute aurten eta urteurrena ospatzeko, baserritar jantzita joateko gonbitea egin diete arduradunek uritarrei.