‘Literaturia’, Larrabetzuko Literatura Eskolak antolatu dituen saioen artean

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 20a, 15:07

Bost urte irakurtzen ikasi gurean lelopean hasiera eman dio Larrabetzuko Literatura Eskolak 2008/2009 ikasturteari. Lehenengo saioa urriaren 25ean egingo dute urian, eta bertan literatura eta kazetaritzaren arteko harremanari buruz aritu da Iñigo Aranbarri. Hurrengo saioetan Euskal Herriko hainbat txokotara eramango dute Literaturarako grina: Azaroaren 22an, Iruñean: Traidoreak eta heroiak, Jon Alonso. Abenduaren 20an, Donostian: Paul Auster, Harkaitz Cano. Urtarrilaren 17an, Larrabetzun: Aurrea eta ostea, Gorka Arrese. Otsailaren 14an, Bilbon: Arte plastikoak eta Literatura, Xabier Gantzarain. Martxoaren 14an, Gasteizen: Euskal queer sorginduen adierazpen poetikoak, Josune Muñoz eta Ainhoa Güemes. Apirilaren 25ean, Baionan: Antton Lukuren antzerkigintza, Mattin Irigoien. Maiatzaren 23an, Oreretan: Gerra Zibila XX. mendeko azken 25 urteetako euskal literaturan: galtzaileen memoria, Edorta Jimenez. Beste alde batetik, ‘Literaturia’ ekimena egingo dute ekainaren 5etik 7ra bitartean. Egun horietan, besteak beste, mahai-inguruak, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, errezitaldiak eta antzerkiak nagusi izango dira urian. Literatura Eskolan izena emateko epea zabalik dago. Ikasturte osorako matrikulak 15 euro balio du; 10 euro, eskola bakarreko; eta 12 euro, eskola bat baino gehiagorako. Izena ematea eskola@literaturaeskolara.org helbide elektronikoan edo literaturaeskola.org webgunean egin daiteke.