Miren Amuriza, irabazlea Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2008ko aza. 3a, 14:57

Atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa izan zen Larrabetzuko frontoian. Kanpoan, hotza eta euria; eta frontoia, leporaino. Bertan 560 lagunetik gora batu ziren. Bertsolarien artean hiru beterano egon ziren: Gorka Ostolaza, Joseba Artza eta Lander Ibarluzea; eta hiru parte-hartzaile berri: Arkaitz Zipitria, Miren Amuriza eta Jone Uria. Kanporaketa Miren Amurizak irabazi zuen. Berriztarrak 403 puntu lortu zituen eta zuzenean pasatuko da finalaurrekoetara. Bigarrena Jone Uria algortarra lotu zen eta bera ere izango da finalaurrekoetan. Azken kanporaketa Zaldibarren egingo dute datorren domekan. Informazio gehiago: www.botasarean.biz webgunean.