Susa argitaletxeak 25 urte bete ditu aurten. Josu Landa argitaletxearen sortzaileetakoa da eta hitzaldia emango du Larrabetzun, argitaletxeak urte hauetan izan duen bilakaera azaltzeko. Ekitaldia Arrekikili euskara elkarteak antolatu du ‘Literaturaz Berbetan’ ekimenaren barruan. Hitzaldia azaroaren 13an, iluntzeko 8etan, izango da Anguleri Kultura Etxean.