Domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa egin zuten Getxon eta Unai Iturriaga nagusitu zen bertan. Etxahun Lekue Larrabetzuko bertsolaria ere izan zen finalean eta gazteak laugarren postua lortu zuen 529 punturekin. Lekuek abenduaren 20an BECen izango den txapelketaren finalean hartuko du parte, eta berarekin batera hauek egongo dira: Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Xabi Paya, Fredi Paia eta Onintza Enbeitia.
Mankomunitateak autobusak jarriko ditu finalera joateko. Izena ematea Mankomunitatean, euskara elkarteetan edo udaletxeetan egin daiteke. Euskara elkarteetan ere eskura daitezke sarrerak.