Kontzertuak, Hori Bai gaztetxean

Aikor aldizkaria 2008ko abe. 11a, 11:40

Hori Bai Larrabetzuko gazte elkarteak ekitaldi sorta zabala antolatu du Gabonei begira. Deabruak Teilatuan eta Une musika taldeek hasiera emango diote Gabonetako egitarauari, izan ere, bihar kontzertua eskainiko dute gaztetxean. Kontzertuak gaueko 10:30ean hasiko dira eta sarrerak bost euro balio izango du soldatadunentzat, eta hiru euro soldatarik kobratzen ez dutenentzat.