Domekan Txakolinaren Eguna ospatuko dute zortzigarren aldiz Larrabetzun. Aurtengo edizioan Txorierriko “Bizkaiko Txakolina†jatorrizko deitura duten 11 upeltegik hartuko dute parte: Sasines, Torre, Sasikoetxe, Iturrialde, Basalbeitiko txakolina, Aitabitxi, Aiarza, Erdikoetxe, Magalarte, Arkotxes eta Garkalde. Topa ofiziala Jose Angel Iribar Athleticen atezain mitikoak eta Migel Madariaga Euskaltel Txirrindularitza Iraskundearen presidenteak egingo dute, eta ekitaldia Josu Loroño kazetariak zuzenduko du.
Azoka goizeko 11etatik arratsaldeko 3ak arte egongo da zabalik, eta bertan Bizkaiko ekoizleen produktuak ere jarriko dira salgai: ogia, euskal pastela, gazta, txokolatea, kontserbak, fruta eta ortuariak, esate baterako.