Tirri-Tarra fanfarreak eta Txorierriko hainbat abesbatzak Luz Interna saioa antolatu zuten joan den zapaturako. Ekitaldia Larrabetzuko futbol-zelaian egiteko asmoa zuten, Mankomunitatearen 20. urteurrenaren haritik. Hala ere, euria dela-eta kontzertua bertan behera utzi behar izan zuten. Antolatzaileak ekitaldia noiz egin aztertzen dabiltza.