Tirri-Tarra Pasai San Pedroko fanfarreak eta Txorierriko hainbat abesbatzak Luz Interna saioa antolatuta zuten joan den uztailaren 4rako. Ekitaldia Larrabetzuko futbol-zelaian egiteko asmoa zuten, Mankomunitatearen 20. urteurrenaren haritik. Hala ere, euria zela-eta bertan behera utzi behar izan zuten kontzertua. Aikor! Aldizkaria jakin izan duen bezala, kontzertua irailaren 26an, 21:30ean, izango da Larrabetzuko futbol-zelaian.