Larrabetzuko Literatura Eskolak ateak zabaldu ditu seigarren ikasturtez. Iñigo Aranbarri idazleak hasiera emango dio urtean zehar egongo den hitzaldi sailari, eta hizpide Joseba Sarrionandiaren saiakera izango du. Ekitaldia urriaren 24an egingo dute, goizeko 10etatik eguerdiko ordu bietara bitartean, Anguleri kultura etxean.
Ikasturte osorako matrikulak 15 euro balio du; eta 10 euro, saio baterako. Izena ematea literatura.org webgunean edo eskola@literaturaeskola.org helbide elektronikoan egin daiteke.
Beste alde batetik, Literatura Eskolak eta herriko hainbat eragilek Literaturia ekimena egin zuten ekainean. Haren balorazioa egin ostean, ekimena datorren urtean ere antolatzea erabaki dute. Literaturia 2010. urteko ekainaren 4, 5 eta 6an izango da Larrabetzun.