Larrabetzuko Literatura Eskolak ateak zabaldu ditu seigarren ikasturtez. Iñigo Aranbarri idazleak hasiera emango dio urtean zehar egongo den hitzaldi sailari, eta hizpide Joseba Sarrionandiaren saiakera izango du. Saioa zapatuan egingo dute Anguleri kultura etxean.
Ikasturte osorako matrikulak 15 euro balio du; eta 10 euro, saio baterako. Izena ematea literatura.org webgunean edo eskola@literaturaeskola.org helbide elektronikoan egin daiteke.
Beste alde batetik, Literatura Eskolak eta herriko hainbat eragilek Literaturia ekimena egin zuten ekainean. Haren balorazioa egin ostean, ekimena datorren urtean ere antolatzea erabaki dute. Literaturia 2010. urteko ekainaren 4, 5 eta 6an izango da Larrabetzun.
Datozen saioak:
Piarres Larzabalen antzerkigintza. Azaroaren 14an, Kalostrape Baionako ostatuan.
Amaieraren garrantzia narraziogintzan. Abenduaren 12an, Ernest Lluch Donostiako kultura etxean.
Xerezaderengandik Abdela Taiarengana. Urtarrilaren 16an, Gasteizko Hikaateneoan.
Azken undinaren kaia: Jose Luis Otamendiren poesigintza. Otsailaren 27an, Bilboko Hikaateneoan.
Joseba Sarrionandia: narraziogintza. Martxoaren 27an, Durangoko liburutegian.
Allande Oihenart. Apirilaren 17an, Mikelazulo Oreretako elkartean.
Jose Saramago. Maiatzaren 15ean, Iruñeko Euskaldunon biltokian.