Gurpide Larrabetzuko ekoizle eta kontsumitzaileen elkarteak Kontsumo jardunaldiak antolatu ditu lehenengo aldiz. Ekitaldiok urtarrilaren 28tik 31era bitartean egingo dira.
Paul Nicholson EHNEko kideak eta Mikel Kormensana Nerbioi Kontsumo Taldearen kideak “Elikatzeko burujabetza†hitzaldia eskainiko dute urtarrilaren 28an. Saioa arratsaldeko 7:30ean izango da Anguleri Kultura Etxean.
Urtarrilaren 29an, La paella global zine-foruma egongo da arratsaldeko 7:30ean, Anguleri Kultura Etxean, eta hilaren 31n ibilbide laburra egingo dute Larrabetzutik. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute, plazan. Handik herriko baserritarrei bisita egitera abiatuko dira, eta hamaiketakoa Elizalde Txokoan hartuko dute. Beste alde batetik, otsaileko lehenengo astean zehar Larrabetzuko baserrien inguruko erakusketa egingo da Anguleri Kultura Etxean.