Susto ederra Larrabetzuko estankoko jabeek urtarrilaren 23an hartu zutena. Goizaldeko 5:30ak inguru ziren, eta senarra egunkariak-eta antolatzen zebilen. Estankora lau lagun hurbildu ziren, “eta kristalezko atea mailu edo borra antzeko batekin apurtu zutenâ€, azaldu digu horren alabak. Barrura sartu eta gizonari lurrean etzateko esan zioten. “Ezten batekin mehatxatu zuten eta dirua non zegoen galdetu ziotenâ€. Alaba eta ama goiko pisuan zeuden eta zaratak izutu zituen. Behera jaitsi eta Ertzaintzari deituko ziotela esan zieten lapurrei. Lapurrok alde egin zuten eta polizia handik gutxira ailegatu zen. “Hamar minutu baino ez ziren izan, baina oso gogorrak. Sei euro eraman dute, eta kaxa bi tabako: 1.000 euro baino gehiago, orotara. Eskerrak gu ondo gaudeâ€. Neskak azaldu duen moduan, lapurrek gazteleraz hitz egiten zuten eta, bere ustez, ez ziren atzerritarrak; hemengoak baizik.