atzo manifestaziora deitu zuten, baina hori bertan behera utzi behar izan zuten, Ertzaintzaren presentziaren eraginez
Guardia Zibilak ustezko ETAkide bat atxilotu zuen zapatuan eta horren ondorioz, beste atxiloketa batzuk eta miaketak egon dira egunotan. Miaketa horretako bat Larrabetzun izan zen astelehenean.
Larrabetzutik.org webgunean azaldu duten bezala, Guardia Zibila arratsaldeko 4ak inguru azaldu zen Iturrikoetxe auzoan eta gunea zigilatu zuten. “Sei atari eta kale batzuk inkomunikatuta egon ziren, eta ia 90 familia ibili ziren etxera sartu eta etxetik atera ezinikâ€. Operazioan Ertzaintzak ere hartu zuen parte. “Herritar batzuek euren burua identifikatu behar izan zuten autoa hartu ahal izateko. Eta autoak ere miatu zituzten. Beste batzuek NANa erakutsi behar izan zuten etxetik atera edo etxera sartu ahal izatekoâ€.
Guardia Zibilak Iturrikoetxeko pisu bateko atea behera bota eta miaketa egin zuten bertan. Etxean ez zegoen inor eta gaueko 9ak aldera etxebizitza bloke osoa miatzea erabaki zuten. Miaketak epailaren agindu barik egin zuten. “Poliziek auzokideak euren etxeetara, lonjetara, ganbaretara... sartzen uztera “gonbidatu†zituzten. Horrela egin ezean, epailaren aginduarekin beranduago etorriko zirela esan zietenâ€. Poliziak gaueko 10ak aldera alde egin zuen herritik.
Beste alde batetik, Larrabetzutik jakinarazi duten bezala, atzo manifestaziora deitu zuten herrian, aurreko eguneko gertaerak salatzeko. Manifestazioa bertan behera utzi behar izan zuten, Ertzaintzaren presentziaren eraginez. Horrezaz gainera, egunean zehar herritik polizia batzuk ibili ziren kale-jantzian.