Uritarra Larrabetzuko futbol eskolak Futbol 7 jaialdia antolatu du ekainaren 11, 12 eta 13rako. Ekimenak eskola bera ezagutzera eman eta ikasturte honetan bertan aritu diren gazteei agurra egitea zuen hasierako helburu. Hala ere, helburu hori haratago joan da eta jaialdian minbizia duten umeen errealitatea ere hurbilduko zaie herritarrei. Horrela, bada, ekitaldian batzen den dirua Aspanovas minbizia duten umeen elkarteari laguntzeko erabiliko da alde batetik, eta bestetik, txapelketaren antolaketarako.
Txapelketan parte hartuko duten talde gehienak Euskal Herritik etorriko dira: Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroatik, hain zuzen ere. Era berean, Santander, Zaragoza, Xixon eta Madrilgo taldeak ere hurbilduko dira Larrabetzuraino.
Lagun asko dira, txapelketa aurrera eramateko, gogoz lan egiten dabiltzanak. Gainera, aipatu beharra dago Txorierriko eta inguruko herrietako enpresa asko ere prest azaldu direla diru-laguntzak emateko. Antolatzaileen esanetan, “euren jarrera eskertzekoa da, bizi dugun krisialdia kontuan hartutaâ€. Asteburu osoan zehar futbola eta solidaritatea protagonistak izango dira Larrabetzun. Beste alde batetik, txosna bat ere egongo da eta han taloak eta oilasko pintxoak jarriko dira salgai.