Uztailaren 31n, zapatuan, Gazte Eguna ospatuko dute Larrabetzun. Ekimena Hori Bai
gaztetxeak antolatu du. Goizeko 10etatik aurrera hainbat ekitaldi egongo dira: txistulariak, trikipoteoa, herri-bazkaria, antzerkia, olinpiadak eta kalejira. Kontzertua talde hauek emango dute: Su ta gar, Sexty sexers eta Skatu.