Eskola-agenda baino gehiago

Aikor aldizkaria 2010ko ira. 15a, 10:46
Larrabetzuko eskolako umeek agenda berria estreinatu dute ikasturte honetan. Baina hori ez da agenda arrunta. Klaseen ordutegia eta hurrengo egunerako egin behar diren etxerako lanak bertan idazteaz gainera, herriaren historia eta kulturara hurbiltzen dituelako umeak zein helduak. Horrela, bada, proiektuak helburu bikoitza du: alde batetik, guraso, ikasle eta irakasleen arteko bitartekoa izatea; eta bestetik, kultura eta euskararen transmisioan sakontzea. Besteak beste, Larrabetzuko berbak, esaerak, esamoldeak, data esanguratsuak eta jaiegunak batu dira agendan. Tokiko edukiak munduko 10 umeen biografiarekin, asmakizunekin eta atsotitzekin uztartu egin dira. Era berean, hilabete bakoitzean horren pasarte historikoa lantzen da. Agenda Dijitalidadea enpresak egin du, eta abiapuntutzat joan den ikasturtean Bermeoko eskoletarako egindako egitasmoa hartu dute. Proiektuan Sabin Aranak, Xabier Bilbaok, Etxahun Lekuek, Joseba Etxebarriak, Jaione Atxutegik Gurasoen Elkarteak eta eskolako irakasleek eta zuzendariak hartu dute parte, beste batzuen artean. Agenda Larrabetzuko Udalaren laguntzaz eta Ipar Kutxaren babesaz atera dute aurrera. Eskolako umeek ez ezik edonork ere badu Larrabetzuko eskola-agenda eskuratzeko aukera. Horretarako, Gurasoen Elkartearekin jarri beharko dira harremanetan. Agenda 10 eurotan salduko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).