Polizia Nazionalak 10 gazte inguru atxilotu ditu bart Euskal Herrian, Grande Marlaska epaileak halan aginduta. Gazteei SEGI erakundea berriro osatzen saiatzea leporatu diete. Atxilotuen artean, Endika Perez larrabetzuarra eta Xabi Vidaurre Aretxabala Larrabetzuko tabernako langilea daude. Vidaurre Galdakaon atxilotu dute.
Gaur iluntzerako kontzentrazio-deia egin dute Larrabetzun. Hori 20:00etan izango da plazan.