Endika Perez ez zuten atxilotu

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 27a, 08:45

Joan den astean, Polizia Nazionalak hainbat gazte atxilotu zituen Euskal Herrian, SEGI erakundea berriro osatzen zebiltzalakoan. Espainako Barne Ministeriotik esan zuten atxilotuen artean Endika Perez larrabetzuarra zegoela. Hala ere, jakin izan dugunez, informazio hori ez da zuzena eta poliziak ez zuen gaztea atxilotzea lortu.