Ekitaldi sorta zabala, Hori Bairen eskutik

Aikor aldizkaria 2010ko aza. 3a, 08:57

Hori Bai Larrabetzuko gaztetxeak ekitaldi sorta zabala antolatu du azarorako, eta horiei barikuan emango diete hasiera. Horrela, gaueko 10etan Sagarren denbora filma emango dute gaztetxean eta bertan lanaren egileak eta protagonistetako bat ere egongo dira. Filma ikusi ostean, solasaldia egingo da zuzendariekin eta aktorearekin. Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du azaroaren 12an, 23:00etan, eta azaroaren 19an Errotik liburua aurkeztuko da iluntzeko 9etan. Azaroaren 20rako kontzertua antolatu dute eta taulara Anari abeslaria igoko da. Kontzertua gaueko 11etan izango da. Azkenik, azaroaren 26an Munstroa antzezlana ikusteko aukera egongo da. Emanaldia gaueko 10etan izango da.