Gurpide Larrabetzuko alkarteak kontsumo jardunaldiak antolatu ditu abendurako. Ekitaldiak abenduaren 13tik 19ra bitartean egingo ditue “Gabonek ez gaiezan jan†goiburupean.
Truke Azokea egingo da Hori Bai gaztetxean aste osoan. Ekitaldiak helburu hau dau: sare handi bat osatzea, herriko jenteak erabilten ez dituan edozein muetatako gauzak alkarri trukatzeko. Abenduaren 15ean, eguaztenez, banka etikoaren inguruko berbaldia egingo dabe Anguleri kultura etxean. Berbaldia arrastiko 7:30ean izango da. Hurrengo egunean, abenduaren 16an, deshazkundea izango dabe hizpide; Anguleri kultura etxean gai horren inguruko bideo-foruma eta mahai-ingurua egingo ditue arrastiko 7:30ean.
Beste alde batetik, zapatu arrastian Gabonetako menua prestauko dabe Elexaldeko txokoan; menua prestau eta gero ha dastatu be bai. Menua prestetako, sasoiko eta Larrabetzuko lehengaiak erabiliko ditue. Horrezaz ganera, ekitaldian baserritar batzuek hartuko dabe parte, eta antxina Gabonak zelan ospatzen ziran kontauko deutsee txokoan biltzen diranei.