Abenduaren 4an hainbat lagun bildu ziren Larrabetzuko plazan, azken hilabetean izandako saharar herriaren kontrako erasoak gaitzestzeko. Horren haritik, Larrabetzuko udalbatzan aho batez ebatzi zuten adierazpen bateratua egitea, Saharako herriari euren elkartasuna adierazi eta jasandako eraso bortitz eta neurrigabeak behin betiko geldi daitezela eskatzeko. Herritarrek ere deialdi zabala egin zuten elkarretaratzean parte hartzeko eskatuz.
“Sahararekin elkartasuna†lelotzat zuen pankarta baten atzean batu ziren herritarrak eta hiru alderdi politikoetako ordezkariek adostutako agiria irakurri zuten. Gertaerak gaitzesteaz gainera, Marokoko jokabidea salatu eta hainbat neurri proposatu zituzten. Esan bezala, neurriok udaletxeetan ez ezik, beste eremu politiko eta sozialetan ere, baita nazioartekoetan ere, bultzatu beharrekoak dira, harik eta herri honek autodeterminazio erreferenduma burutzeko baldintzak bermatuta izan ditzan arte.