Txinpasmendi Larrabetzuko gurasoen elkarteak nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa antolatu dute elkarte hauen laguntzarekin: Mugarik gabeko albaitariak, Ekologistak martxan, Gurpide eta EHNE nekazarien sindikatua. Ikastaroa martxoaren 15ean eta 29an, apirilaren 12an eta 26an, maiatzaren 10ean eta 24an, eta ekainaren 7an eta 21ean emango da eskolako ortuan, arratsaldeko 5etatik iluntzeko 8etara.
Ikastaro teorikoa eta praktikoa izango da, eta, besteak beste, gai hauek landuko dira: hazitegiak, satsa eta lurra ongarritzea, soroaren eta lurraren prestaketa, landatzea, uztaren zaintza, eta gaixotasunen eta izurriteen kontrola. Gainera, interesdunik eta denborarik egonez gero, gai hauek ere jorra litezke: frutazaintza eta lurren identifikazioa.
Ikastaroa EHNEk emango du eta 15 lagunentzako tokia egongo da. Doan izango da izena emateko epea martxoaren 9ra arte egongo da zabalik. Horretarako, interesdunaren izena eta telefono zenbakia utzi behar da gurasoen elkartearen postontzian, edo mezu bat agindu txinpasmendi.guraso@gmail.com helbide elektronikora. Erreserbak eskaerak heldu ahala egingo dira.