Literaturaz berbetan irakurleen Larrabetzuko bilguneak aurrera jarraitzen du ikasturtearekin. Martxoaren 17an, Xabier Mendigurenen Sakoneta liburua izango dute hizpide. Saioa iluntzeko 8etan izango da Hori bai gaztetxean. Apirilaren 14an, Koldo Izagirreren Autopsiarako frogak lanean sakonduko dute. Saio hau ere Hori bai gaztetxean egingo da iluntzeko 8etan. Maiatzaren 19an, Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan liburua aurkeztuko da. Ekitaldia iluntzeko 8etan izango da Anguleri kultura etxean.