Gazte Eguna

Aikor aldizkaria 2011ko uzt. 13a, 14:49

Uztailaren 30ean, zapatuan, Gazte Eguna egingo da 27. aldiz Larrabetzun. Ekimena Hori Bai gaztetxeak antolatu du. Egun horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte; herri bazkaria, antzerkia eta kontzertuak, tartean. Egunari goizeko 12etan emango diote hasiera. Txistulariak eta trikitilariak kalejiran aterako dira eta eguerdiko 2,30ean herri bazkaria izango da. Txartelak horibaigaztetxea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat aginduta eskura daitezke. Bazkalostean antzerkia egongo da, eta arratsaldeko 6,30ean, gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak. Ondoren, Elektrotxarangak hartuko du txanda eta gaueko 10etan Mani+Festa+Akzioa ekimena egingo da. Kontzertuak 00:00etan hasiko dira plazan. Eszenatoki gainean talde hauek ikusteko aukera egongo da: We are standard, Gose eta Itziarren semeak. Horrezaz gainera, gau osoan zehar Djak izango dira gaztetxean.