Larrabetzuko eskolako guraso talde batek, EHNE Bizkaia sindikatuarekin eta Euskal Herriak bere eskola ekimenarekin batera, elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia antolatu du irailaren 16rako eta 17rako. Besteak beste, gai hauek aztertuko dituzte han: jantokiak, tokiko produktuak, ekonomia lokala eta elikadura burujabetza. Ekimenak eskolan egingo dira eta umeei zuzendutako egitarau berezia ere egongo da. Bestetik bazkaria egingo dute eta horretarako Larrabetzuko produktuak erabiliko dituzte.
Egitaraua
barikua, irailak 16
Jardunaldien aurkezpena (Udala + larrabetzuko eskola)
Via Campesina / Soberania alimentaria Bideoa
Arantza Arrien, EHNE Bizkaia
Nekazaritza iraunkorra eta eskoletako jantokiak
Kultur saioa
antzerkia / ipuinak
bertso berriak baserriari jarriak
Umeentzako egitaraua
Baserritik mundura, ipuin kontalaria
(Veterinarios sin fronteras)
Zapatua, irailak 17
9:30: ongietorria, herriko plazan
10:00: ibilbidea sarrikola, goiri, sasikoetxe urie (Okindegia, baserriak, arditegiak, soloak eta txakolindegi batetik, urian zehar)
11:00: Larrabetzuko eskolako jantokian
• eskoletako esperientziak: 45´
Larrabetzu, Altzaga, Zarautz Urduña …
• Biharko Lurraren Elkartea (BLE) Ipar Euskal Herriko jantoki kolektiboak 20´
• Ekolapikoa 20´
• Mugarik gabeko Albaitariak / Veterinarios sin fronteras (alimentaccion + unitate didaktikoa) 20´
13:00: Mahaingurua
Zer egin aurrera begira?
Zelan hasiko dugu ikasturte berria?
Eskoletako gatazkak, jantokien kudeaketa, curriculum-a….
Parte hartzaileak: EHBE, guraso elkarteak, sindikatuak… 45´
14:00: Elikaduraren inguruko esperientzien trukea. Sektorea (nekazaritza + hezkuntza) HARREMAN SAREA networking. Aurkezpenak, txartelak, produktuak, esperientziak… merkatu txikia. Aldizkariak, erreportaiak, dastaketak…
14:30: Bazkaria bertoko produktuekin
Umeentzako egitaraua
• Ibilalditxoa Larrabetzuko auzo, baserri eta inguruetatik
• Saskiaren bila, herrian zehar. 11.00etan Hori Bai gaztetxean
• Koltxonetak eta ume txikitxoentzako jolasak, eskolako patioan.