Kontakizun laburren lehiaketa

Aikor aldizkaria 2011ko ira. 12a, 12:18

Larrabetzuko Udaleko Kultura eta Berdintasun batzordeak Kontakizun laburren Lehiaketa antolatu du. Gaia “Emakumearen kontrako indarkeria” da, eta lehiaketan libururik argitaratu ez duen 16 urtetik gorako edozein lagunek har dezake parte. Lanak azaroaren 4a baino lehenago aginduko dira Anguleri Kultur Etxera. Testuak DIN-A4 formatuan aurkeztuko dira, eta ordenagailuz edo idazmakinaz egin ahalko dira. Orriak soilik alde batetik egongo dira idatzita eta lerroen artean tarte bikoitza utziko da. Kontakizunek gehienez lau orri hartuko dituzte, eta ezizena jarriko da sinaduran. Lanekin batera gutun-azal bat aurkeztuko da eta haren kanpoaldean kontakizunaren titulua eta egilearen ezizena jarriko dira. Gutun-azal barruan beste gutun-azal bat sartuko da eta datu hauek ipiniko dira han: kontakizunaren titulua, egilearen izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data, e-maila eta telefonoa. Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahalko dira, baina euskaraz egitea baloratu egingo da. Orotara hiru sari emango dira: 200 euro, irabazlearentzat; 100 euro eta opari bat, bigarrenarentzat; eta opari bat, hirugarrenarentzat.